XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) eta esan zuen, baita ere, erdi broman erdi serio,
Eta alde egin zuten agur ere esan gabe.
Etxekoandrea zain neukan iturriaren ondoan, zeinetan harrizko ume bat eserita baitzegoen, buruan lastozko sonbreiru berde-urdin ajatua eta eskuan lore-sorta bat zeramatzana.
Eta bitxilore baten erdiguneari ura zerion.
Etxeko gizona, galerian zutik, begira geneukan, hortzak garbitzen ari zen eta lepoan toaja bat zuen jarrita, kanileko kortxoa gastatua zegoelako eta lits batekin zuten loturik, jarioa eten zedin.
Eta sukaldean ari zen bere goizeko garbiketa egiten.
Andreari esan nion nola andra-gizon batzuk ziren, matrimonio bat, eta haurrik nahi ez izate hura ez zitzaiela gustatu.
Esan nion ere nola aspertu ziren goiko tinbrea luzaz joka eta soinurik ez zuela ateratzen.
Andreak erantzun zidan,
Etxeko jauna hortzak garbitzen noiz bukatuko geundela, putzuko arrainari begiratu genion, Baltasar deitzen zen, haurrari Errege egunean erregalatu zioten eta hortik zetorren errege izenarena.
Galdetu nion gero ea zergatik ez zuten haurrik nahi eta erantzun zidan
Barrualdera abiatu ginen eta zementuzko patioa zapaldu orduko, lorategiko tinbrea!
Iragarkia berriz.
Korrika atea irekitzera joan nintzen eta mutil gazte bat zen eta etxe hura ehunzango bat zela esan zuen,
Eta nire jabeek beti zituzten etxeak alokatzeko eta beti neuk joan behar irekitzera (...).